XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aipatu eraikigarritasuna, gizarte-ekipamendurako den eraikin bakar batean egingo da, II.1 eta II.2 planuetan aipatzen den bezala, kasukoa den Zehaztasunezko Azterlanaren bidez aldatu egin daitekela.

Eraikinaren gehienezko orrazea BH+1 izango da, hegalerainoko altuera 7 m.-koa izango delarik.

Lerrokapenak, kasuko Zehaztasunezko Azterlanean definituko dira.

Teilatuak egokitzeko beharrezkoa den materiala keramikazko teila da.

Teilatuaren malda %30ekoa izango da gutxienez eta %35ekoa gehienez.

24 artikulua.- Erabilera eta jabetzako baldintzak

Gizarte-ekipamenduzko berarizkoak diren erabilerentzat den lurzatia jabetza publiko eta sarbide murriztukoa izango da.

Lurzatiari esleitzen zaion erabilera gizartezkoa (bere edozein eratan ulertuta) izango da bakarrik, gainerako guztiak debekatuta geratzen direla.

KIROL EKIPAMENDUA

25 artikulua.- Eraikitzeko baldintzak

Kirol ekipamenduzko lurzatiaren gainean ez da eraikigarritasunik ezartzen, zeren eta zerupeko eta aipatu jardueraren zerbitzuko (frontoia, polikiroldegiko pista, e.a.) ezarkinak bakarrik baimentzen baitira.

26 artikulua.- Erabilera eta jabetzako baldintzak

Kirol ekipamenduzko berarizko erabileretarako den lurzatia jabetza publiko eta sarbide askekoa izango da.

Lurzatiaren erabilera kirolekoa bakarrik izango da, berorrek okupatzen ez dituen aldeetan egonaldi eta lorategikoarekin (umeen jolasak) elkargarria dena.

LAUGARREN TITULUA

HIRIGINTZAKO ARAUAK

1 kapitulua

DISEINUZKO BALDINTZA OROKORRAK

27 artikulua.- Hirigintzazko mugak kentzea

Hirigintzako proiektua, eta baita Zatizko Plan honetako garapen bezala izapidetzen diren Zehaztasunezko Azterlanak ere, Eusko Jaurlaritzako Lurralde-Politika eta Herrilan Sailaren 1981/59 Dekretuan ezartzen denera egokituko beharko dituzte beren zehaztasunak.

2 kapitulua

ERAIKITZEKO BALDINTZAK ETA ZEHAZTASUNEZKO EZAUGARRIAK

28 artikulua.- Sareetako ezaugarriak

Zerbitzuetako Azpiegituren planuetan irudibidez agertzen diren sareak eskemak baino ez dira, kasukoa den Hirigintzazko Proiektuan dituzteneko ezaugarriak zehaztasunez aztertu behar direla.

Hala ere, Zatizko Plan honetako esparrutik doazen ezarkinetako sare denak lurrazpikoak izan behar dutela ezartzen da.

29 artikulua.- Saneamenduzko sarearen ezaugarriak

Saneamenduzko sarea aldentzeko motakoa izango da.

Jarduketazko alde osorako araztegi bakar bateko eginbeharra ezartzen da.

Ezaugarri orokor, dimentsionamendu eta botatzeen araupidetzari gagozkiela, Berriatuko Egitamuketazko Ordezko Arauen Saneamendu eta estoldaritzako sareak 55 artikuluan ezartzen denari egokitu beharko zaio.